GARA > Idatzia > > Kultura

OMENALDIA

Zinemasteak Ion Gabella aktoreari eskainiko dio «Gutako bat» saria

2002an hil zen Ion Gabella aktoreari eskainiko dio Zinemastea 2009k «Gutako bat» saria. Antolatzaileen arabera, Gabellak harreman estua izan zuen Zinemastearekin, besteak beste, Daniel Calparsororen «Salto al vacío» eta Karra Elejalderen eta Fernando Guillen Cuervoren «Año Mariano» aurkeztu baitzituen. Omenaldia, otsailaren 28an gauzatuko da, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Vital Kutxa Fundazioa aretoan antolatuko den Zinemastearen itxiera ekitaldian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo