GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Barañaingo Emakumeen Arretarako Zentroaren zerbitzuarekin kexu

GARA |

Barañaingo Emakumeen Arretarako Zentroko zerbitzua hobetzeko helburuarekin «Kexa Zaitez!» kanpaina jarri dute abian HAGIN Barañaingo Emakume Feministek.

Kexu dira herrian 11.000 emakume inguru bizi badira ere, ginekologo bakarra dutelako eta hori dela-eta «azterketa ginekologikoetarako epeak hiru urtez luzatzen ari direlako». Sexu hezitzailearen zerbitzua ere eskastzat jo dute, ez baita nahikoa neska mutilen eskariari erantzuteko. Gogora ekarri dute, iaz 1063 sinadura aurkeztu zituztela Nafarroako Gobernuan, baina ez dutela erantzunik jaso.

Kexa ereduak etxe guztietara banatuko dituzte eta eskuragarri jarriko dituzte arreta zentroko stand-ean eta haginbtf@hotmail.com posta elektronikoko helbidean ere. Bete ostean helbide horretara edota HAGINen posta-kutxara bidaltzeko eskatu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo