Euroliga
Koparen poza, nekearen ajeak ahazteko baliagarri
E multzoko aurreneko bi postuetako batean amaitzea bermatuko lioke garaipenak talde gasteiztarrari.
Arnaitz GORRITI | BILBO
Nekea hanketan baino, buruan egon ohi da, Dusko Ivanovicen iritziz. Dena dela, Kopa irabazi izanaren pozak hiru partida gogor jokatu behar izanak sorturiko nekea gasteiztarren burutik baztertuko ote zuen.
Armani Jeans Milano ez da aurkari erosoa izango, noski, baina erosotasunak beste noizbait bilatu beharko ditu Dusko Ivanovicen taldeak, badu-eta garrantzirik gaur gaueko neurketak. Top 16ko E multzoan bina garaipenekin berdindurik daude gasteiztarrak Olynpiakosekin eta italiarrekin. Greziarrek Prokomen aurka irabazi egingo dutela ziurtzat jota, Milaneko neurketako garaileak E multzoko aurreneko bi postuetako batean lekua ia seguru izango du; hau da, Berlingo Final Four-eko atariko final-laurdenetako kanporaketarako txartela ia eskuan izango duela. Ondorioz, esan gabe doa Mediolanum Forumeko neurketan ez dela txantxetarako astirik izango, urrearen balioko garaipena izango baitute talde biek jokoan.
CSKAren borrero
«Kopan gertaturikoa historia da», esan zuen atzo Dusko Ivanovicek. Bada, duela bi egunekoa historia bada, duela bi astekoa, are gehiago. Orduko hartan gasteiztarrek 108-90 irabazi zuten, bigarren laurdenetik aurrera defentsa gogortu eta Sergi Vidalen lan bikainari esker batik bat. Egia da, bestalde, Tiago Splitterrek ez zuela egun hartan jokatzerik izan.
Hala ere, etxeko kantxan asko hobetzen du bere jokoa Armani Jeans Milanok. Hala, aurreneko itzulian Real Madrili irabazteko gai izan ziren; baita Moskuko CSKAri berari ere. Top 16an, berriz, Olynpiakosi gailentzeko gai izan dira.
Zurbaon Pape Sow pibotak 25 puntu saskiratu zituen. Horrez gain, Mordentek, Sangarek eta Vitalik ere bikain jokatu zuten.
Bere kantxan asko hobetzen du Armani Jeans Milanok jokoa. Aurreneko fasean, esaterako, Real Madrili edo Moskuko CSKAri ere irabazi zioten. Top 16an, berriz, Olynpiakosen aurka garaile atera dira Piero Bucchirenak.
Se confirmaron los peores augurios. Tracy McGrady, una de las rutilantes estrellas de la NBA, se perderá un año debido a una microfractura en la rodilla izquierda. La lesión de T-Mac fue detectada el pasado mes de abril, pero entonces se prefirió hacerle una artroscopia.
El Real Madrid apuraba las últimas horas para fichar al alero estadounidense Kennedy Winston en sustitución de Quinton Hosley. El norteamericano, que con el Turk Telekom promediaba 10,3 puntos en la Eurocup, también ha jugado en el Panathinaikos y el Panionios.
Charley Barkley, se declaraba culpable de conducir ebrio y tendrá que ir varios días a la cárcel. El ex jugador y actual comentarista televisivo, hace frente a dos cargos de conducir bajo los efectos del alcohol tras ser arrestado en Año Nuevo, en Scottdale (Arizona) y de saltarse un «Stop».