Oreka Tx taldeak bira berria hasiko du Donostian
Bi urtez agertokietatik aldenduta egon eta gero, Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa txalapartariak Donostiako Victoria Eugenia antzokiko oholtza gainera igoko dira «Nomadak Tx Zuzenean» izeneko ikuskizuna aurkezteko eta bira berriari hasiera emateko. Kontzertua datorren ostiralean izango da 20.30ean.