GARA > Idatzia > Iritzia > Azken puntua

Laura Mintegi Idazlea

Teresa, «no problem»

p048_02.jpg

p048_f01.jpg

Teresa, polita, jaso berri dugu zure gutuna eta pilak jarri ditugu eskatutakoa betetzeko, no problem. Elkartasunezko gutuna idatzi dizutenei bideratuko diegu zure esker-gutuna, zuri ezinezkoa baitzaizu denei erantzutea (astean bi gutun baino ez!).

Gure webgunean ere jarriko dugu zure gutun osoa, zuk idatzi bezala, ingelesez, PEN taldeek zure esker ona jaso dezaten. PEN guztiak daude jakinaren gainean, 2004tik hona zure kasua, «Egin», «Egunkaria» eta «Ardi Beltza»rena salatu baititugu nazioarteko hainbat forotan. Horretaz gain, 2006tik kartzelan dauden idazleen Writers in Prison Committee batzordearen «Caselist» txostenean jasota dago, adierazpen askatasunaren aurka munduan diren beste 1000 salaketekin batera.

Asteburua baino lehen egongo da sarean, zinez. Gaur baina, Madrilen nago, hain zuzen ere «Egunkaria»ren aurkako epaiketa bertan behera gera dadin prentsaurrekoa emango dugulako Babes Taldeko kide batzuek, horien artean gure taldea, Teresa. PENen zuzendaritzatik zuk ere lan handia egin duzu Egunkariko kideek ez dezaten barrutik gutunik idatzi, zurea bezalako gutunik, eder-ederra den arren:

«You really cannot imagine the value of a few words, a few lines, written on lovely, pretty cards! They bring us imprisoned writers echoes of freedom, they help us our spirits high in face of our troubles and they show our gaolers that they can not cut us off from the outside world nor fully hide the injustice of our situation and the attacks on liberty of expression and opinion».

Teresa, nazioartean egin dugun bezala, hemen ere zure helbidea barreiatu nahi dugu (Teresa Toda, CP M.8 37799 Topas, Salamanca), elkartasunezko hitzak jaso ditzazun. Musu handi-handia penkide guztien partez!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo