GARA > Idatzia > > Kultura

LEHIAKETA

Zinema eta Animaziozko film laburrak, «Nontzeberri»n

Iragan asteburuan amaitu den Nontzefilmak lehiaketara ia berrehun lan aurkeztu dira. Nontzeberri.com kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa on-line jarri zuen martxan, iragan urte bukaeran. Behin lanak jasotzeko epea amaituta, orain epaimahaiaren erabakia falta da, eta Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdian (FANT) ikusgai izango dira lan sarituak. Lanen gaia librea da, baina 2008an egindakoak izan behar dute. Jasotako lanak jatorri askotarikoak dira: AEBak, Argentina, Japonia, Kroazia, Italia, Maroko eta abar. Nabarmentzekoa da Euskal Herriko lan ugari aurkeztu dela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo