HARRAPAZANK
Dr. Deseo-ko Josi eta Split 77ko Ekaitz, baxuaz dira mintzo
Bilboko Harrapazank egitasmoak, nerabeek aisialdian euskara erabil dezaten antolatzen dituen ekitaldien barruan, Jozank egitasmoa jarri du aurten martxan. Rock musikak ohiko dituen musika tresnak hartzen dira bertan ardatz. Gaur, azken saioa egingo dute Ekaitz Hernandez (Split 77) eta Josi Jimenezek (Dr. Deseo), eta «Baxua, kantaren oinarri erritmikoa» hartuko dute hizpide.