GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Errusiaren eta AEBen arteko harremanak, irudiaren eta beharren artean

AEBetako presidente Barack Obamak joan den otsailean Errusiako presidente Dmitri Medvedevi bidali zion gutuna seinale ona da presidente errusiarraren ustez. Gutunean, Europa ekialdeko misilen kontrako ezkutuaren proiektua bertan behera uztea eskaini omen zion Obamak, Iranen programa nuklearra geldiarazteko kolaborazioaren truke. Medvedev negoziatzeko prest agertu zen atzo, baina negoziaketan ez du Iranen programa nuklearra nahastu nahi. Iragarrita zegoen Obamaren Gobernuak, misilen kontrako ezkutuaren programari dagokionez, norabidea alda zezakeela. Izan ere, Bushen Administrazioarekin Errusiaren eta AEBen arteko harremanak aspaldiko kaskarrenak izatera iritsi ziren. Hartara, Obamaren proposamen horretan gutxienez honako faktore hauek har litezke kontuan: batetik, mundu mailan distentsioaren aldeko politika sustatzen duen irudia; bestetik, programaren kostua eta, ondorioz, momentuz moztu ez dituen aurrekontuak murriztu beharra; baina, aldi berean, atzera egiten ez duen Gobernu boteretsuari dagokion eran, alde bakarreko mugimendua ez dela argi uzteko, ordainetan Iranen programaren kontrako kolaborazioa eskatu beharra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo