GARA > Idatzia > Kirolak > Tau

Euroligako Top-16

Talde handiak irabazteaz nekatzen ez direlako

Prokom ahulari irabazita, hurrengo kanporaketarako sailkatzea lortuko luke Baskoniak gaur Polonian.

p041_f01.jpg

 

PROKOM-BASKONIA

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Irabazteko senak edo ohiturak egiten ditu talde onak bereziak edo txapeldunak, eta bide horretan, partidak pilatzen ari zaizkion arren -Ivanovicenek bi astetan jokatuko duten seigarren partida izango dute gaurkoa-, garaipenak ere metatzeko asmoz arituko da gaur Baskonia Polonian, bide batez multzoko lehen postua sendotzeko.

Alde horretatik, pronostiko oso garbia dauka gaurko partidak, izan ere, Baskoniak sekulako garaipen uzta egin duen bitartean, gaurko aurkaria den Prokomek bi garaipen baino ez ditu lortu aurtengo Euroligan, eta bere zaleen aurrean ez du irabazi iazko azaroaren 5etik.

Dena dela, larunbatean Cajasoli 17 puntuz irabazita ere, bere mutilek egindako partidak ez zuen Dusko Ivanovicen gosea ase eta gaur pixka bat gehiago nahi du. «Taldeak gaur besteengandik bereziak egiten gaituen hori ateratzea nahi dut, irabazteko arazorik izan ez dezagun».

«Hasieratik bukaerara oso partida serioa jokatu behar dugu, Prokom nahikoa talde berezia delako duen jokatzeko eran. Oso azkar jokatzea dute gustuko eta kanpoko jaurtiketetan oinarritzen dute euren jokoa eta defentsan ezin da atsedenik hartu, berehala aurkitzen baitute saskira jaurtitzeko modua».

Lehen postuaren bila

Gaur Polonian irabazteak, gainera, saria dakar, izan ere, garaipenak final-zortzirenetako kanporaketak jokatzeko txartela emango baitio Baskoniari. Nolanahi ere, kanporaketa honetan kantxa faktorea alde eduki ahal izateko, gaurkoaz gain, datorren astean Olympiacosen aurkakoa ere irabazi beharko dute.

Zurbanon jokatutako lehen itzuliko partidan nahikoa erraz, 99-77, nagusitu zen euskal taldea. Beste aldean, estatubatuarrez jositako talde horretan, David Logan hegalekoa da taldeko saskiratzailerik onena, 17,6ko batez bestekoarekin. 12 puntu sartu ohi dituen Ronnie Burrell da gertutik jarraitu beharreko beste jokalari bat, baita Baskonian aritu izandako Pat Burke pibot irlandarra ere.

Gaurko partidaren ostean, gainera, astebete izango du Baskoniak Olympiacosen aurkako partida prestatzeko, izan ere, asteburuan ACB ligan atseden hartzea tokatzen baitzaio. Atsedenik ez dute izango, ordea, Ivanovicek lan fisikoa jorratzeko aprobetxatu nahi du-eta.

 
bide ezberdinak

Baskoniak azken bi asteetan bost partida irabazi ditu -tartean Kopako finala-; Prokomek, aldiz, Euroliga osoan bi garaipen baino ez ditu eskuratu, fase honetarako taldea indartu zuen arren.

El Partizan quiere meter 20.000 fans ante el PAO

El gran momento del Partizan, clasificado para cuartos de la Euroliga, ha desatado la pasión por el equipo y han trasladado el partido ante el Panathinaikos del mítico Pionir al Belgrado Arena, con capacidad para 20.000 espectadores. De momento ya han vendido 18000 tickets.

Isaac López sufre una sobrecarga en el gemelo derecho

El escolta granadino del Bruesa GBC Isaac López no participó en la doble sesión de entrenamiento de ayer martes debido a una sobrecarga en el gemelo. López está recibiendo tratamiento de fisioterapia. El resto de la plantilla ha trabajado con total normalidad.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo