Ipar Euskal Herrian abian da euskara gaitasuna egiaztatzeko agiri ofiziala
A.M. |
Euskararen Erakunde Publikoaren gidaritzapean, Paue-Aturriko eta Bordeleko unibertsitatearekin elkarlanean, euskara gaitasuna balioztatuko duen agiria sortu zuten atzo Baionan.
Orain artean, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan hizkuntza-gaitasuna frogatzeko ez zegoen azterketa publikorik eta Euskaltzaindia arduratzen zen `D' mailako agiriak banatzeaz azterketa gainditzen zutenen artean. Atzotik goiti, aipatu hiru erakundeen gain izango da, Europako Erreferentzi Marko Bateratuan oinarrituta, gaitasuna frogatu eta dagokion titulazioa emateko erantzukizuna.
Sinadura ekitaldian, besteren artean, Beñat Oiartzabal eta Charles Bidegain Euskaltzaindiko kideak, Max Brisson EEPko lehendakaria, Jean-Louis Gout Aturri aldeko herrialdeetako unibertsitateko presidentea eta Pierre Singaravelou Bordele III unibertsitateko presidentea izan ziren.
EGA azterketaren 2009ko lehen deialdirako izen emateko epea apirilaren 6an irekiko da.