GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

Lehiaketa

Kaleko dantzen bilgune bilakatuko da bihar Arriola antzokia

p058_f02_95x64.jpg

Maiatzaren 2an Bilboko La Casillan izango den Break On Stage jaialdiaren aurretik, kaleko dantzen zaleek Elorrioko Arriolan hitzordu berezia izango dute. Aka Dantz dantza lehiaketaren edizioa egingo da gaur, 18.00etan. Break dance zein bestelako dantza estiloak irakasten dituzten dantza eskoletan zabaldu dute deialdia antolatzaileek. Diru saria lortzeko helburuz lehiatuko dira, besteak beste, Bizkaia, Nafarroa eta Zaragozatik etorritako dantzariak eta zitarako prestatu dituzten koreografiak erakutsiko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo