GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Real Madrilen bisitaren aurrean

Sevillaren aurkako hamaikakoa, kopako oldarkortasunari eusteko

Caparrosek finalerdian erabilitako hamaikakoa jar lezake Real Madrilen aurka, orduko intentsitatearekin, beharrezko puntuak batzeko.

p035_f01_111x111.jpg

GARA | BILBO

Martxoaren 4an Sevillaren aurka jokatutako partidak besteko oihartzun zabalik izango ez duen arren, leku berean jokatuko duten Real Madrilen aurkako partida ere garrantzitsua izango da Athleticen etorkizunera begira, puntuak behar-beharrezkoak baitituzte zuri-gorriek Ligan arazorik ez pasatzeko. Liverpoolen aurka sekulako porrota jasotzetik datozen arren, madrildarrak oso aurkari gaiztoa dira, bere garaian Sevilla bezala. Horrexegatik, Caparrosek Kopako izpirituaren eta hamaikakoaren alde egingo duela dirudi.

Gauzak horrela, eta Yestek eta Amorebietak atzoko lan saioa lehenago bukatu behar izan bazuten ere, bi partidei garrantzi bera eman nahian edo, Athleticeko entrenatzaileak hamaikako bera jarriko du. Beraz, Gaizka Toquerok, partida hartako heroietako batek, hasieratik jokatzeko aukera izango du, berriz ere aurrealdean, Fernando Llorenteren alboan.

Lanerako eta borrokarako grina dira gasteiztarraren bi ezaugarri nagusiak, eta ez da harritzekoa, hortaz, Real Madrilen aurka irabazteko taldeari eskatzen diona. «Sevillaren aurka egin genuen bezala, lehen minututik zelaian hustu beharra daukagu, aurkaria gogor estutuz. Real Madrili ezin diogu jokatzen utzi, eta hortik aurrera izango gara jokoan dauden hiru puntuak eskuratzeko gai».

Kopan egindako lan itzelak, zaleen kutunenetako bat bihurtu du gasteiztarra eta horrek konfiantza handitzeko balio izan diola onartu zuen Toquerok. «Zaleen babesak jokalariari asko laguntzen dio eta konfiantza handia ematen dio. Egia da partida hartatik aurrera nire konfiantza mailak gora egin duela, eta hori guztia zelaian ikusi behar da orain. Garrantzitsuena, ordea, talde osoa kanporaketa horretatik oso indarberrituta irten zela da eta horrexegatik Real Madrili irabazteko aukera handiak ditugula iruditzen zait», azaldu zuen aurrelariak.

Anfieldekoak, eraginik ez

Madrildarrak Liverpoolen jipoi galanta jasotzetik datoz, baina hau ez da «ez txarra, ez ona» Athleticentzat Toqueroren aburuz. «Liga baino ez zaie geratzen eta dena ematera etorriko dira. Hala ere, guk etxean jokatzen dugu eta ezin dugu San Mamesestik puntu gehiagok ihes egitea utzi, oso garrantzitsuak baitira jaitsieratik ihes egiteko».

Aitor Ocio

Gasteiztarraren iritziz, «Real Madril zalantza asko sortzen dituen taldea da, ez da ondo jokatzen ari, baina aurreko astean Bartzelonarengandik lau puntutara zegoen».

Intxaurraga: «Vamos a luchar hasta el final por el cambio de sede de la final»

El vicepresidente del Athletic , Joseba Intxaurraga, aseguró ayer que el club va a «intentar hasta el final el cambio de sede» de la final de la Copa porque entiende que el aforo de Mestalla «es insuficiente» para la afición rojiblanca.

Intxaurraga precisó que el cambio es una tarea «de trabajo conjunto a varias bandas, con el Barcelona, con el Valencia y con la Federación. Cuando ya tengamos el tema elaborado será el momento de planteárselo a la Federación, pero sin tardar mucho tiempo porque faltan dos meses».

Haya o no cambio de sede, el Athletic todavía no ha decidido cuál va a ser el sistema de sorteo de las entradas que tenga para sus seguidores.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo