GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA Koldo Aldabe 2009/3/17

Globaletik lokalera

Atez ate, hondakinak biltzen. Usurbilen. Hondakinen kudeaketaren erantzukizuna hondakinen sortzaileei emana; herritarrei. Herritarren parte-hartze handiarekin aurrera ateratako proiektua abian da atzotik. Helburu handinahiekin, baina handinahikerian erori gabe. Irtenbide bakarra errausketa dela diotenei oker dabiltzala esatea; ez bakarra, ezta inondik ere onena. Gero eta hondakin gutxiago eragitea, hori dela bidea, eta eragiten denaren kaltea murriztea, gaika bilduta eta konpost bilakatuta. Eta hori egingarri dela frogatzea.

Xedea bera handia bada, ez da txikiagoa ikasgaia: arazo global bati erantzun lokala ematea, tokikoa den irtenbide hori beste lekuetara eramateko eredu bihurtzea, eta erabakia herritarren artean hartzea, ez baita ahaztu behar herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izango dela ereduak funtziona dezan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo