Hil ala biziko partida Sadarren
Bere iraganaren aurka jokatuko du Camachok etorkizuna
Espanyolen izan zituen teknikari gisa unerik gozoenak, eta horien aurka jokatutako partidetan, inoiz ez du irabazi izan egungo gorritxoen entrenatzaileak.
GARA | IRUÑEA
Bere etorkizunaren puska handi bat jarriko du jokoan gaur Osasunak, Espanyolen, sailkapeneko azkenaren aurka jokatuko duen partidan. Bi taldeotan aritutakoak diren Pandiani, Juanfran edo Valdo jokalarientzat gaur arratsaldekoa lehia berezia izango da ezbairik gabe, baina aurrera egiteko bere iraganeko kontuak gainditu beharko dituena Jose Antonio Camacho entrenatzaile gorritxoa da.
Izan ere, entrenatzaile denetik bere ibilbideko unerik politenak izan zituen Espanyolen. Haren aurka, ordea, sekula ez du garaipenik bildu Ciezakoak. Bost aldiz jokatu du Camachok Espanyolen aurka, eta onenean, bi berdinketa baino ez ditu lortu. Lehen aurrekariak 1992-93 denboraldikoak dira, Rayo Vallecanoko entrenatzaile zela tokatu baitzitzaion egungo Osasunaren entrenatzaileari Espanyolen aurka jokatzea. Bi partida horietan berdinketa izan zen emaitza.
Berdinketa horiek Espanyolen aulkian esertzeko aukera izan aurretik eskuratu zituen Camachok. Izan ere, 1993. urtean heldu zen bera «periquitoen» artera, taldea Bigarren Mailan zela, eta Lehen Mailara igotzeaz gain, UEFArako sailkatuta utzi zuen.
Sevilla taldera aldatu zen orduan Camacho, eta harekin, 1996-97 denboraldian, azken aldiz bisitatu zuen egun desagertutako Sarria zaharra. Jordi Lardinek egindako gol batekin, etxekoak nagusitu ziren, ordea, eta egungo gorritxoen entrenatzaileak ez zuen denboraldia andaluziarren taldean amaitzerik izan.
Madrilekin ere kale
Espanyolera beste urtebetez itzuli, eta ondoren, bere bi ametsak betetzeko bidea egin zuen Camachok: batetik, Real Madril, eta bestetik, Estatu espainoleko selekzioa. Jokalari zela urterik onenak eman zituen Madrileko taldean entrenatzaile izateari uko egin zion, baina, 1998. urteko aurredenboraldian, zuzendaritzan zirenekiko konfiantza handirik ez zuela-eta.
2004-05eko denboraldian etorri zitzaion berriz ere Real Madrilen entrenatzeko aukera, eta talde handi harekin ere ez zen gai izan Espanyoli irabazteko. Maxi Rodriguezek sartutako golak lider jarri zuen orduko hartan Espanyol, eta Camacho, berriz, kalerako bidean.
Osasunaren entrenatzaile dela jokatu du azken aldiz Camachok Espanyolen aurka, denboraldi honetako lehen itzulian, eta hor ere burumakur amaitu zuen Murtziakoak, Tamudok egindako gol bati esker, kataluniarrek erdietsi zuten-eta etxean lortutako denboraldiko azken garaipena dutena.
Marquez zen orduan Espanyoleko entrenatzailea, gaur ordea, lagun handi bat izango du Camachok aurkariaren aulkian, Mauricio Pochettino argentinarra. Honek, atzelari zela, 1994-95eko denboraldian egin zuen debuta Espanyolekin, Pepe Carcelen eta Camachok fitxatu baitzuten Newellsetik. Izaera gogorreko jokalaria izaki, lagun handiak izan ziren jokalaria eta entrenatzailea, eta Osasuna eta Espanyol kinka larrian diren honetan, berriro egingo dute topo.
Atzoko prentsaurrekoan Camachok ez zuen baloratu nahi izan jokoan nork duen gehiago, «nire matematikei baino ez diet kasu egiten». Espanyoli buruz galdetu, eta ez zuen ur handitan sartu nahi izan. «Profesional bat naiz eta hauxe da nire ogibidea. Ezagun eta lagun handiak ditut Espanyolen, hasi presidentearekin eta azken jarraitzaileraino, baina nik han egin beharreko lanak amaitu nituen, orain beste leku batean nago eta Osasuna da nire ardura nagusia», esan zuen bere bolada txarra amaitu nahian.
José Antonio Camacho ha citado a 19 jugadores para el partido de hoy debido al dolor lumbar sufrido por Sergio en el entrenamiento de ayer. Josetxo sería su sustituto para la defensa y adelante Camacho tiene la duda de alinear a Masoud o Dady para acompañar a Pandiani.
Osasuna Promesas sigue en racha y ayer dio un paso casi definitivo hacia la permanencia al vencer por 0-1 al Terrassa. El gol fue conseguido mediada la segunda parte por Jorge Galán, el «pichichi» del equipo que acaba de ser convocada para la selección estatal sub-21 pero sigue sin contar para Camacho.
Aurkarien aulkian egongo den Mauricio Pochetino Camachoren lagun handia da, beraren eskutik egin zuen talde kataluniarrean debuta argentinarrak 1994-95. denboraldian.
Espanyolen aurka, onenean, bi berdinketa baino ez ditu bildu Camachok, Rayo Vallecanorekin, 1992-93 denboraldian, hori bai, «periquitoen» aulkian eseri aurretik.
José Antonio Camacho afirmó que contempla un mejor futuro para el desenlace de la temporada si su equipo consigue ganar a un rival directo como el Espanyol. «La palabra miedo es cuando se tiene algo y lo puedes perder. Cuando no puedes perder y al revés, puedes conseguir mucho, es mayor la motivación», señaló.
Al respecto, agregó que, «de conseguir los tres puntos estaríamos en una posición bastante bonita o por lo menos con bastante más futuro, pero nos pasó lo mismo otros partidos. Espero que podamos ganar y buscaremos el gol».
GARA