Zinemagile indigenen lanak ikusgai izango dira bost egunez
«Zure Vision. Social Vision», Mugarik Gabe taldeak antolatutako ekimenak zinemagile indigenak izango ditu protagonista astelehenetik ostiralera bitarte. Egun horietan Latinoamerikako filmak izango dira ikusgai Gasteizko Guridin, Bilboko Capitolen, Donostiako Oscar La Bretxan eta Irungo Amaia kultur aretoan. Besteak beste, Brasil, India, Txile, Namibia, eta Guatemalatik etorriko dira zuzendariak. Ikusi ahal izango diren lanek, gainera, iazko Herrialde Indigenen Nazioarteko Zinema eta Bideo Jaialdian parte hartu zuten.