GARA > Idatzia > Kirolak > Bruesa

GAURKO PARTIDA

Ohitura txarrak barneratu beharrean, ahal bezain pronto uxatu behar dira

 

GARA | GASTEIZ

Dagoeneko ohitura bilakatu da Bruesarentzat jokatu behar dituen neurketa guztiak erabakigarritzat hartu beharra. Gaurkoan ere Kaliseren aurka galduz gero, jaitsiera postuetan sar liteke bete-betean.

Pablo Lasoren iritziz, aste «positiboa» izan da igaro berri dena, Isaac Lopez berreskuratzeaz gain, talde donostiarrak entrenamendu gogorrak aurrera atera dituelako. Baina horrekin ez da nahikoa izango Maldonadoren taldearen aurrean hain beharrezkoa den puntua lortzeko. «Defentsan gogor aritu beharko dugu, eta erasoan jaurtiketa erosoak aurkitu behar ditugu garaipena lortu nahi badugu», esan zuen entrenatzaile arabarrak. Izan ere, Kalisek lehen ez bezala, «gaur egun etxetik kanpora ere oso maila altuan jokatzen du», esan zuen.

Dena den, Salva Maldonadok kanpoan jokatzearen kezka dauka: «Giroa gure aurkakoa izango da, eta ziur nago Illunben aurkituko dugula Bruesarik onena», esan zuen.

bruesa-kalise
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo