Berezkoak Binakakoa
Txapelaren osteko lehen partida du Waltarik
Jon LEUNDA | DONOSTIA
Berezkoen Binakako Txapelketako bigarren fasea gaur abiatuko da Baigorriko trinketean 16.00etatik aurrera. Ligaxkako bi norgehiagoka ikusi ahal izango dira bertan.
Lehenengoan, Sorhuet eta Etxeto neurtuko dira Larretxearen eta Waltariren aurka. Hau izango da kubatarrak pasa den larunbatean lortu zuen txapelaren ostean jokatuko duen lehen norgehiagoka. Berarekin Larretxea izango da, eta ikusi beharko da bere maila zer-nolakoa den. Buruz Burukoa ez du jokatu arazoak zituelako. Beste aldean ere egoera berean dago Sorhuet, honek ere ezin izan baitu bakarkakoa jokatu, eskuko minak jota.
Bigarren partidan, Bielle eta Ducassou Sorhueten eta Ozafrainen aurka arituko dira. Azken hauek dira egungo txapeldunak, eta beraiek dira gaurko partida irabazteko faboritoak. Azken unean azaldu diren hutsuneak medio izango da Bielle-Ducassou bikoa fase honetan.
Zornotza
Berasaluze VIII-Begino 11 / Xala-Zubieta 22; Mendizabal-Ibai Zabala 6 / Berasaluze IX-Urberuaga 22; Larralde-Galarza VI 11 / Olaetxea-Apraiz 18.
Galarreta-Hernani
Matxin VI-Olazar 35 / Zulaika-Baleztena 33; Ezkurra-Ion 40 / Zeberio II-Iriarte 35; Matxin III-Etxeberria III 27 / Uterga-Badiola 40; Agirresarobe-Gaztelu 24 / Bereziartua-Agirrezabala 30.
Deportivo-Bilbo
Zarraga-Lejarzegi 35 / Zulaika-Oiarzabal 40; Fusto-Garma 43 / Urkia-Galan-Beldarrain 45; Urkijo-Larrinaga 39 / Iriondo-Ibargarai 40.
Jostaldi-Hondarribia
Egiguren II-Hernandez 35 / Foronda-J.Arriaga 25; Garcia-Konpa 25 / Lekue-Alberdi III 17.
Astelena-Eibar (17.00)
Arruti / Cabrerizo II; Gonzalez-Beroiz / Aritz Lasa-Barriola; Merino / Ongay.
Las Gaunas-Logroño (12.00)
Nagore / Urdaniz; Antxia / Amantegi.
Euskal-Huarte (16.30)
Ibarzabal-Etxezabal / Etxabe II-Baleztena; Altuna I-Etxabe / Iñigo-San Miguel; Etxeberria IV-Zubizarreta / Matxin IV-Aizpurua II.
Zaramaga (16.00)
Gonzalez-Hernaz / Ibarrondo-Isasi; Igartua-Hernandorena / Igartua-Rezusta; Arzelus-Bereziartu / Larrañaga-Uriarte; Soto-Kue / Mz. de Rituerto-Bengoa; Otamendi-Yeregi / Ugarte-Ibarra; Viana-Aleman / Senar-Gebara.