Piano dardarak
Joserra Senperenak gaur etxean interpretatuko ditu dardarak
Musikari ipurterrea dugu Joserra Senperena piano-jotzailea, makina bat artista ospetsurekin zuzenean zein estudioan jotakoa, Duncan Dhu edo Bide Ertzean kasu. Donostiarrak bere lan propioak ere sortzen ditu baina, eta tarteka argitaratu. Azkena, «Dardaren interpretazioa», Gaztelupeko Hotsak-en azpizigilu Errabalek plazaratua. Diskoan Pedro Barcelo bateria-jotzailea eta Miguel Rodrigañez kontrabaxu-jotzailea ditu lagun eta Harkaitz Canoren izen bereko poema liburua oinarri.