Rock iluna
The Rasmus taldearen «Black Roses», iparraldeko iluntasunaren itzala
The Rasmus finlandiarrek zuzenean aurkeztuko dute «Black Roses» lan berria bihar, Bilbon. 2003an «Dead Letters» laneko `In the Shadows' hit ezagunarekin mundu mailako arrakasta lortu eta milioika lan saldu ostean, bi urte geroago «Hide from the Sun» argitaratu zuten eta seigarren diskoa plazaratu dute orain -iragan otsailaren 2an-, «Black Roses», Demond Childek ekoiztua. Eta `Livin' in a World Without You' da lehen singlea.