LEHIAKETA
«Mihiluze» telesaioak zuzeneko emanaldia eskainiko du gaur Bilborock-en
«Mihiluze» saioak zuzeneko emanaldi berezia eskainiko du gaur arratsaldean, 19.30ean, Bilborock aretoan, «Harrapazank» programaren harira. Ilaski Serrano eta Kike Amonarriz aurkezleek gidatuko dute Bilboko Udalaren Euskara Sailak antolatu duen gazte bilbotarren arteko lehia. Parte-hartzaileek pertsona ospetsuen laguntza izango dute jokoan dauden sariak irabazteko. Artista gonbidatuen artean aktoreak, bertsolariak eta abeslariak egongo dira.