Se acerca la final del parejas
Irujok Goņiren laguntza behar du bere jokoa ateratzeko
Jokin ETXANIZ Aspeko botileroa
Irujo eta Goñi une egokian iritsiko dira finalera, batez ere Fernando. Txapelketa osoko unerik gozoenean dagoela uste dut. Juan ere azken partidetan konfiantzarekin ikusi dugu, tantoa ongi amaitzen, pilota ongi astintzen, bai fisikoki eta bai gogoz lehiaketan oso sartuta. Finala iristeko irrikatzen daude, ikusten zaie finaleko presioaren zama lehenbailehen gainetik kentzeko gogoz daudela. Alde horretatik, oso garrantzitsua iruditzen zait Fernandoren laguntza Irujok bere jokoa egin dezan. Argi dago Irujo ongi dagoenean aldeak ezartzen dituen pilotaria dela. Baina aurrean bikote gogorra egongo da, opari gutxi egiten dituen horietakoa. Ea Juanek erakusten duen daukan maila eta Fernandok ematen dion behar duen laguntza. Aukeratutako pilotekin ere pozik daude, beraienekin bai behintzat. Diferentzia nabarmena ikusten zen besteekin, baina bagenekien zer pilota aterako zituzten beraiek. Faboritoak izan arren, dirua alde edukitzeak ez du tantorik ematen. Gainera, Aimar ez dugu orain deskubrituko. Partida guztietan bere maila ematen du, eta finaletan ere bai. Final asko jokatu ditu, txapel dezente dauka irabazita... Eta Oier ere oso maila onean ari da azkenaldian.