GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA Fredi Paia 2007/3/27

Aldaketa

(...) Zapaterok aukera bi ditu: Gasteizen Espainiari begira gobernatu ala Madrilen Euskal Herriari begira. Kuriosoa da. Madrilek nafar mendebaldeko agintea zuzenki hartzen duen bakoitzean, Patxi bat agertzen da. Aurrekoari Patxi Hormas deitzen zioten gure eskualdeko zaharrek, fusilamenduekiko zaletasunagatik. Ia honek zer arrasto uzten duen.

Orain arte, behintzat, ganorazko aldaketa egin ezinik dabiltza. Eguraldiko mapa aldatzea, Borboiaren Gabonetako arrantzak entzutea, presoen senideei ematen zieten miseria ukatzea... hori da dena? Bai, hori baita EAJk hogeita hamar urtetan egin duen politika abertzale guztia. Bi sinbolo.

Ikastolak publiko egin gura izan zituztenean, erabat aurka agertu ziren nire gurasoak. Eta gaurko egunaz hitz egin zidaten. Hezkuntza aldatuko dutela? Euren eskuetan dagoena bai.

Funtzionario izateko euskara eskakizuna jaitsiko dute, baina euskararentzako diru-laguntzei eutsi. Edo krisiaren aitzakian apur bat jaitsiko dituzte.

Horrela batzuk eta besteak pozik egongo dira.

Argigarria izango da garai hau. PSEk, apur bat azkarra bada, demostratuko baitu praktikan, sinbolo hustuez harago, EAJ bezain abertzalea dela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo