GARA > Idatzia > Kirolak > Eibar

Ezbehar guztien gainetik, konfiantza hautsezina

p046_f02_2347.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Egoera larria, sekulako aurkaria, hutsune zenbatezinak, xahutzen ari den denbora... Eta, hala ere, konfiantza. Ezbehar guztiei aurre eginez, Eibarko entrenatzaileak eta jokalariak ziur dira joan den astean inflexio-puntua harrapatu zutela.

Sailkapenak, baina, gaur bertan arrazoia dutela frogatzera behartzen ditu, ia ez baitzaie marjenik geratzen. 13 jardunaldi besterik ez dira falta denboraldia amaitzeko eta 22 bat puntu lortu behar dituzte armaginek; beraz, ezbehar horiek guztiak ahaztuta, jarrera egokia dute.

Ezbeharrak izan dituzte, ezbairik gabe, batez ere erizaindegiari dagokionez. Bost jokalari ditu min hartuta Josu Uribek eta badaezpada Ivan Romero ere deialditik kanpo utzi du, hainbat aste baitaramatza madrildarrak arazoekin, sendatu ezinik. Gainera, Carlos Rubenek bosgarren txartel horia ikusi zuen Kordoban. Hutsuneak batez ere erasoari dagozkiola ikusita, entrenatzaileak bigarren taldeko Asier Sanchez aurrelaria sartu du deialdian, partida aulkian hasiko duen arren.

Hamaikakoa, izan ere, Nuevo Arcangelen jokatu zuenaren antzekoa izango da. Beharrezko aldaketak besterik ez ditu egingo Uribek, Carlier, Codina eta Urzelai zelairatuz, Arruabarrena, Carlos Ruben eta Ivan Romeroren ordez. Talde horrekin «aurreko partidetan abiatutako dinamikarekin jarraitzea» espero du Uribek, «garaipena lortzeko biderik egokiena baita». Garaipen are onuragarriagoa izango litzateke gaurkoa, «behar dugulako eta Rayoren aurka lortzen badugu, sekulako bultzada emango digulako».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo