EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Abenduan Guardia Zibilak atxilotutako Mari Mertxe Alcocer aske gelditu da
Mari Mertxe Alcocer euskal preso politikoa Soto del Real espetxetik irten zen atzo gauean, 18.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Alcocer iazko abenduaren 11n atxilotu zuen Guardia Zibilak Berangon, Maribel Prietorekin batera, ETAri laguntza ematea leporatuta. Aste horretan bertan beste hiru pertsona atzeman zituzten Irunen -Ibai Egurrola, Amets Ladislao, Xabier Gutierrez- argudio berberarekin, eta bostak inkomunikatuta eduki zituzten. Guardia Zibilaren esku egon ziren bitartean torturatu egin zituztela salatu zuten guztiek. Operazio hartan beste hiru lagun atxilotu zituen Polizia frantsesak Estatu frantsesean. Bestalde, atzo gauean elkarretaratzea egin zuten Bilboko Arriaga Plazan, asteartero bezala, eta 110 lagun inguru bildu ziren.