GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Zumaiako abertzaleen deialdi bateratua, etorkizunari begira heldu beharreko ildoa?

Azkenaldian biderkatu egin dira batasun abertzalearen aldeko aldarrikapenak. Indar metaketa, ekimen bateratuak, alderdikeriak gainditu beharra... Eta aurtengo Aberri Egunera begira Nazio Eztabaida Guneak egindako deialdiak atxikimendu ugari izan du. Ez alderdi eta gainerako erakunde abertzale guztienak, ordea, eta horrek esan nahi du abertzaleek batera ekiteko gainditu beharreko oztopoak badaudela. Besteak beste, abertzale guztien interes komunak lehenetsi beharrean, erakunde bakoitzaren interesak lehenestea. Igandeko Aberri Egun bateraturako deiak euskal herritarrei, herriari eman nahi dio protagonismoa, herriaren, nazioaren eguna delako. «Mugak eta Zubiak» agiriak dioenez, «muga zaharretatik zubi berriak eraikiz» lortu behar da Euskal Herria eraikitzen aurrera egiteko ezinbesteko batasun hori. Oraingoz abertzaleen ekimen bateratu horren irismena Aberri Egunerainokoa baino ez da izango, iganderainokoa alegia, baina ibilbide luzeagoko ekimen baten hasiera izan liteke, izan behar luke. Ez da ezinezkoa, Zumaiako EAJ, ezker abertzalea, EA eta Aralarrek Aberri Egunerako deialdi bateratua eginda erakutsi berri duten bezala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo