GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

ANTZERKIA

Le Petit Théâtre de Pain taldearen azken lana ikusgai Bergaran eta Hazparnen

Ikuskizun horrek Joseba Sarrionandiaren izkribu batzuen josketa du oinarri. Erbestetik itzuli ezin den gizon batek, bere itzulera amestu du. Herriko ostatuan egunkaria irakurtzen ari dela, tragoa eskaintzen dio ikusleari. Ondoren beste bat, bakartasunagatik. Eta azkena bideko. Denboraren mirailari so, distantziak markaturik, minak eta desirak berpizten zaizkio, umore beltza eta poesia lagun dituela. Musikari batek dantzari bihurtzen du edalearen egonezina, bere iritzi eta asmoek kantu debekatuen hitzak diruditela. Desterruan ondu den ardoa edateko gonbita da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo