GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Erreusaren portzentajea iraultzea lortu dute Usurbilen

Iazko urtean, batez beste, zaborraren %29 baino ez zen selektiboki batzen, gainerako %71 zabortegira bidaltzen zen. Atez ateko sistema abian jarri eta lehen lau asteetan, batez beste, %24 baino ez dute zabortegira bidali. Datu horiek San Markoseko Mankomunitatera estrapolatuta, ondorio garbia atera dute: «Errauskailua %325ean dago gainbaloratuta erreusa produkzioari dagokionez» aurreikuspenetan.

p018_f01_111x111.jpg

Maider EIZMENDI |

Joan den martxoaren 16an hasi ziren Usurbilgo bizilagunen zaborra atez ate jasotzen. Hilabete pasatxo igaro da ordutik, eta Udaleko zein San Markos Mankomunitateko arduradunak pozik agertu dira lortutako emaitzekin. Izan ere, lehen lau asteetako datuak aintzat hartuz gero, erreusaren -birziklatu ezin daitekeen zaborra- portzentajea %23,92ra jaitsi da. Iazko batez bestekoa, aldiz, %71,58 zen. Gainera, portzentaje hori gehiago jaitsiko dela aurreikusten dute.

San Markoseko Mankomunitateko aholkulari eta Usurbilgo prozesuaren gidari Jordi Colomerrek datuak xehatu zituen. Azaldu zuenaren arabera, lau asteetan selektiboki jaso diren hondakinen batez bestekoa %76,08koa izan da, joan den urteko batez bestekoa, berriz, %28,42 izan zen. Atez ate jasotzen den zaborraren kalitatea goraipatu zuen gainera. «Organikoari dagokionez, %98ko garbitasuna du eta oso konpost ona lor daiteke horrela». Aipagarria, halaber, organikoa ez beste hondakin zatiek datuetan erakutsi duten goranzko joera.

Kataluniako esperientziekin alderatuta, etxeko konspotagailuen kopuru altua da alderik handiena, ia 400 familiak hautatu baitute bide hori. Horretan zerikusia du, Colomerren ustez, egin den informazio kanpainak eta lehen egunetik zabor tasan %40ko murrizketa egiteak.

Colomerrek onartu du hasieran uste zuen baino emaitza hobeak lortzen ari direla eta izandako arazoak eskasak direla. Zaborra beste herri batzuetara eramaten ari direla dioten zurrumurruen inguruan zera esan zuen: «Datuek frogatzen dute ez dela horrela, iazko zabor kopuruen parekoak jasotzen ari baikara».

Usurbilgo datuak oso arrakastatsuak direla nabarmendu eta atez atekoa baino sistema hoberik ez dela adierazi zuen. «Ez du zentzurik ez San Markosen ez beste inon errausketa bezalako sistema baten aldeko apustua egiteak», ohartarazi zuen, eta Gipuzkoako Aldundiari eta Donostiako Udalari errauste plantaren proiektua bertan behera utz dezaten eskatu zien.

Usurbilgo alkateak, Xabier Mikel Errekondok, herritarrei eskerrak eman eta orain arte izandako jarrera ona izaten jarrai dezaten eskatu zien, «egin duten eta egiten ari diren esfortzua handia» delako. Beraiek egindako apustua osasunerako eta ingurumenerako onuragarria den sistema baten aldekoa izan dela ekarri zuten gogora.

konpostaGailuetan

Usurbilgo datuak kontuan hartu, eta gisa bereko sistema gehiago abian jarriz gero, errauste plantetan baino, konpostatze plantetan inbertitzea beharrezkoago dela nabarmendu zuen Jordi Colomer San Markos Mankomunitateko aholkulariak.

«Galdeketa atez ateko sistemaren bermea izango da»

Usurbilgo herritar batzuk atez ateko sistemaren aurka agertu dira, eta herri galdeketa egiteko eskatu dute. Atzo herriko alkatea, Xabier Mikel Errekondo, eskaera honen gainean mintzatu zen, eta «loteslea izango den galdeketa» egingo dela esan zuen: «Aurrekontuetan diru kopuru bat gorde dugu helburu horrekin», azaldu zuen beren asmoen froga gisa.

Hala ere, herriko talde eta eragileen parte hartzearekin gauzatuko dela nabarmendu zuen, eta beraz, ezin dela oraindik data zehatzik jarri.

Gainera, herri galdeketa hau atez ateko sistemaren bermea izango dela ohartarazi zuen Errekondok, eta etorkizunean zaborren bilketari dagokionez, edozelako aldaketa egin nahi bada, orduan ere herri galdeketa egin dadin eskatu zuen. Bere esanetan, jarduteko modu «egoki eta irekia» da herri galdeketena, «nahiz eta gai garrantzitsu batzuetan aukera hori ukatu» egin ohi dela ohartarazi. M.E.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo