GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Koldo Aldabe 2009/4/21

Arrazakeria

berria

Durbanen 2001ean gertatu bezala, Genevan atzo hasi zen NBEren arrazakeriari eta xenofobiari buruzko batzarra antzerki huts bilakatu da.

Orduan bezala orain ere, AEBek eta Israelek gidatutako boikotak -beste hainbat herrialdek jarraitu zieten, eta, atzo, konferentzia hasi eta segituan, EBko ordezkariek ere bai- porrotera eraman dute goi bilera.

Aitzakia hutsa izan da Irango lehendakariak Israel estatu arrazista dela esan izana. Ez baita originala izan Mahmud Ahmadinejad; 2001ean 300 gobernuz kanpoko erakundek (tartean Amnesty International-ek eta Human Rights Watch-ek) salaketa bera egin baitzuten.

Ez, ez zen nork esaten zuen, zer esaten zuen baizik. Terrorismoaren definizioarekin bezala, arrazakeriarenarekin ere arazoak dituzte inperioak, sateliteek eta akolitoek. Eta sionismoak garro asko ditu, baita Israeletik kanpo ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo