GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Ione Josie 2009/4/22

Kondena baten kronika

kazeta.info

(...) Martxoaren 31a data berezia izan da Arche de Zoéko auziperatuentzat. Izan ere, urte bete egiten zuen mozorrotutako auzitegi baten 8 urteko kondena ezarri ondoren, lehendakariaren manuz, askatasuna berreskuratzen zutela, Frantziarekin negoziatu ondoren (...). Horrenbesteko dimentsioa hartu ondoren «afera» kutxatxo batean bildu eta hain bortitz altxatzen ziren ahotsak isildu dira.

Haatik, «afera»z asko idatzi da, prentsak ez du jakin neutraltasuna atxikitzen, denetarik entzun da: haur bahiketa, organo trafikoa eta pedofilia sareak elikatzeko bahiketak, amateurismoa, neo-kolonialismoa (...).

Prentsak borroka irabazi du. Iritzia formatatu du, uniformizatu. Auzi honetan, protagonista nagusien ahotsa isilarazi da, nahitara. (...)

Haatik, gertaerak ez dira hain sinple. Zer dakigu erakunde horren benetako motibazioetaz? Baliabideetaz? Erakundea eta Frantses gobernamenduaren arteko harremanetaz? Nola esplikatu haurrei harrera egin behar zieten 250 familietatik 15 batek soilik auzibideak ireki dituztela? Baina zer dakigu Darfourreko gerlaz? Aurretik interesa pizten ote zuen gai horrek? Zer dakigu Frantziak Afrikan daraman politikaz? (...)

Arrazoi guzi hauengatik, Gatuzain argitaletxearen ausardia eskertu nahi nuke. Izan ere, berrikitan Emilie Lelouchen liburua aurkeztu du, «Nés pour mourir?» eztabaidak sortuko zituela jabeturik.

Ausardia bai, batetik, gai polemiko honi oihartzuna emateagatik, berritz ere isilarazi nahi den ahots bati askatasunez adierazteko aukera eskaintzeagatik. Bestetik, beste argitaletxeen epeltasuna, zentsuraren aurrean erantzuten jakin duelako (...)

Horretaz, «aferak» hartu duen dimentsioak guztiz estali du, begi bistaz galdu du funtsezko arazoa: Darfourreko gerla. Prentsak erakundearen protagonistez luze eta zabal idatzi badu, Darfourrek eta Darfourreko umezurtzak gerla eta exakzio izugarrien biktimak direla ez da agerian eman. Anitzaz interesanteagoa da «bahitzaile» «pedofilio» batzuen perfila egitea, hitzetatik ekintzetara pasa diren horiek zikintzea (...).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo