GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Top 14

Oraingo Biarritz beste bat da, eta jadanik bosgarren dago

Zuri-gorriek garaipena behar zuten Heineken Koparako txartela emango dien postuetan sartzeko, eta ez zuten hutsik egin. Orain dena eskura dute.

p049_f02_64376.jpg

BIARRITZ 19

TOULON 12

Jon LEUNDA | BIARRITZ

Biarritz jadanik bosgarren dago, eta badirudi Heineken Koparako txartela eskuetan duela. Atzo irabazi egin behar zuten biarriztarrek, eta ez zuten hutsik egin. Avironek eta Brivek galdu zutenez, bi postu gora egiteko aukera izan dute zuri-gorriek. Liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen dira, eta zuri-gorriak egiten ari diren liga amaiera ikusita, ez dirudi Europako lehiaketarik garrantzitsuenean aritzeko aukera galduko dutenik.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo