Baiona
Avironek galdu arren, bere helburua eskura izaten jarraituko du
J.L. | BAIONA
Avironek kale egin zuen Montpellierren zelaian. Frantziarrek ez zuten ezer jokoan, baina euskaldunak baino hobeak izan ziren. Hala ere, Brivek galdu egin zuen, eta postu bat atzera egin arren, zuri-urdinak seigarren daude, eta Heineken Koparako txartela ematen duen postuetako bat da hori. Orain dela hilabete ia ezinezkoa zirudien bi euskal taldeak Europako lehiaketarik garrantzitsuenerako sailkatzea, baina orain dena dute eskura.
Bera Bera, jipoi haundia
Amaitu da Pegamo Bera Berarentzat aurtengo denboraldia. Donostiarrek 97 eta 5 galdu zuten Cajasolen zelaian Kopako final-laurdenetako neurketa, eta orain datorren denboraldia prestatu beharko dute. Gipuzkoarrek bigarren taldearekin jokatu zuten, lehenengo taldeko jokalari guztiak Korsarioak taldean baitaude.