
Aiak hartuko du igandean Sortzen Ikasbatuaz elkartearen jaia
GARA |
Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak euskal eskola publiko berriaren aldeko festa ospatuko du datorren igandean Gipuzkoako Aia herrian. Ohi bezala, elkarteak euskal eskola publiko «parte-hartzailea, integratzailea, hezkidetzan eta berdintasunean oinarritua» aldarrikatuko du ekitaldian. Ekimen honek datorren maiatzaren 24an Iruñean izango den jaialdi nagusirako giroa berotzeko balioko du.
Egitarauko lehenbiziko ekitaldia 10.00etan izango da, mendi-irteera hain zuzen, eta eguerdi par- tean, berriz, festa hasiko da herriko frontoian. Arratsaldeko ordu bietan, helduentzako bazkaria izango da, eta bazkalos- tean, kantaldiaz gozatzeko aukera. Nagusiek bazkaldu bitartean, haurrentzako tailerrak izango dira eta lauretatik seietara erromeria izango da Modestorekin.