GARA > Idatzia > Kirolak > Alaves

Albacarrek eta Llorentek ezin izango dute Castello-ren aurka jokatu


GARA | GASTEIZ

Lehiaketa Batzordeak Edu Albacarri eta Raul Llorenteri ezarritako partida bateko zigorra dela-eta, bi jokalari horiek ezingo dute Castelloren aurkako norgehiagoka jokatu.

Ondorioz, ezker hegalik gabe geratuko da Javi Lopez Alaveseko entrenatzailea igandeko partidari begira. Izan ere, Albacarrek ezker hegalean jokatu du azken asteetan, eta, Lopezek taldea hartu zuenetik, Llorente bere taldekidearen aurrean jokatzen aritu da.

Albiste txar honek ezkerreko jokalaririk gabe uzten du talde gasteiztarra, Javi Lopezek ez baitu erakutsi arabarren beste ezker jokalari Dani Castellanorengan konfiantza handirik duenik. Gainera, ez du deialdietan sartu.

Gauzak horrela, Llorenteren tokia Morenok har lezake. Aukera hau behin baino gehiagotan erabili du arabarren entrenatzaileak, hala nola Las Palmasen eta Xerezen aurkako neurketetan.

Hegalerako, ordea, Almironen alde egin lezake apustu Lopezek. Alaveseko entrenatzaileak defentsa argentinarrarengan konfiantza handia duela erakutsi du, eta, honek, esperientzia du postu horretan, Poli Ejidon -bere aurreko taldea- postu horretan jokatu baitzuen zenbaitetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo