
Euskal Herriko laborantza ganbera
Zerga aitorpenean kenkaritzat har daitezke EHLGri emandako laguntzak
Administrazioarekiko auzietako Bordeleko Dei-Auzitegiak ebatzi berri du Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkarteari emandako dirulaguntzak kenkari gisa aitortuak izan daitezkeela. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Zerga Zerbitzuak EHLGk ordain-agiriak jaulkitzeko eskubiderik ez zuelakoan epaitegira eraman zuen afera 2006ko abenduan. Geroztik, Paueko Auzitegiak bitan, eta Bordelekoak orain, arrazoi eman diote Ainhize-Monjoloseko Laborantza Ganberari eta beroni 1.500 euro ordaintzera kondenatu du Estatua. Aurrerantzean, beraz, emariak deklaratu ez ezik, dagokien kenkaria izateko eskubidea ere badute laguntzaileek.