Obama Netanyahu, Mubarak eta Abbasekin bilduko da hil honetan
AEBetako presidente Barack Obama hil honen bukaeran bilduko da Washingtonen Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu, Egiptoko presidente Hosni Mubarak eta Aginte Palestinarreko buru Mahmud Abbasekin. Ekimen horrek Ekialde Hurbilean «bakea eraikitzeko» beste elkarrizketa prozesu bat martxan jartzea du helburu.
GARA |
AEBetako presidente Barak Obamak Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu, Egiptoko presidente Hosni Mubarak eta Aginte Palestinarreko buru Mahmud Abbas hartuko ditu Washingtonen, hilaren 18, 26 eta 28an, hurrenez hurren, atzo Etxe Zuriak adierazi zuenez.
«Presidentea hilabete amaieran Ekialde Hurbilean bakea lortzeko ezinbestekoak diren bazkide hauek Etxe Zurian hartzeko gogotsu dago», esan zuen Etxe Zuriko eledun Robert Gibbsek.
«Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu hilaren 18an izango da hemen, Egiptoko presidente Hosni Mubarak hilaren 26an eta Mahmud Abbas agintari palestinarra hilaren 28an», zehaztu zuen Gibbsek.
«AEBek beraiekin harremanak nola indartu eta eragile guztiek, israeldarrek, palestinarrek eta beste herrialde arabiarrekin bakea lortzeko beharrezkoak diren neurrien gainean arituko da presidentea», gaineratu zuen Gibbsek.
Ekainaren hasieran Obamak Egiptora bidaia egingo du musulmanei mezu bat helarazteko asmoz.
Elkarrizketa hauek izugarrizko zalaparta diplomatikoa sortu dute herrialde arabiarretan. Jordaniako Abdallak II.a erregeak, Obamaren garaipenaren ostean Etxe Zurian izan zen lehen agintari arabiarrak, Ekialde Hurbilean bakea lortzeko elkarrizketak berriro atzeratzen badira, «mundua gatazka berri baten atarian» izango dela adierazi zuen astelehenean, Londreseko «The Times» egunkariari eskainitako elkarrizketa batean.
Netanyahu eta Mubarakek bilera izan zuten astelehenean Egiptoko Sharm el-Sehij hirian, eta datozen sei hilabeteetan «bakea lortzeko» elkarrizketa berriak izango direla nabarmendu zuten bi agintariok.
Atzo, berriz, Italiako lehen ministro Silvio Berlusconirekin bildu zen Mubarak. «Bi estatu nahi badituzte, palestinarrek hor muturra sartu beharra dute», adierazi zuen Mubarakek.
Al-Fatah eta Hamas alderdi palestinarren arteko bitartekari lanak egin ditu Egiptok azken hilabeteotan.
Israelek koloniei eusten die
Dena den, ez dirudi Washingtongo elkarrizketek ibilbide luzea izango dutenik Ekialde Hurbilean gatazkak konpontzeko bidean. Atzo bertan, Netanyahuren kontseilari batek, Zalman Shovalek, argi eta garbi utzi zuen Obamarekin izango duen bileran Israelek Zisjordanian dituen koloniak handitzeko duen «eskubidea» defendatuko duela.
«Kolonia hauen hazkunde naturalari aurre egiteko egun dauden blokeetan eraikitzea Israelen eskubidea dela defendatuko dut», esan zuen Shovalek.
Netanyahuren kontseilari honek esandakoaren arabera, AEBetako aurreko presidente George Bushek gutun bat igorri zion Israelgo lehen ministro ohi Ariel Sharoni, eta bertan inoiz palestinarrekin akordio batera helduta ere, Zisjordaniako koloniak beti Israelen kontrolpean izango zirela agintzen zuen.
Hala ere, Washingtonek ukatu egin du kolonia horiek handitzea onartu duenik.
«Aurreko administrazioak sostengu argia eman zien kolonia handiei. Ezin da kolonia hauetan eraikitzen jarraitzea oztopatu», esan zuen Shovalek.
«Gainerako koloniei dagokienez, palestinarrekin sinatu beharreko bake akordioan horien azken estatusa eztabaidatu beharko genuke», gaineratu zuen Shovalek.
300.000 kolono sionista inguru bizi dira egun Zisjordanian, 1967an Isralek eremu hori indarrez okupatu zuenetik.
2003an sinaturiko Ibilbide Orriak israeldarrek kolonizazioa bertan behera utzi behar zutela zioen. Palestinarrek, berriz, borroka armatua bertan behera utzi behar zutela adierazten zuen idatziak.
Barack Obamak Israelekin eta palestinarrekin elkarrizketak berrabiarazi nahi ditu, bake akordio berri bat sinatzeko helburuarekin. Netanyahuk, ordea, argi eta garbi utzi du behin baino gehiagotan ez duela inolaz ere onartuko Estatu palestinar bat martxan jartzea.
El Papa Benedicto XVI provocó decepción entre los judíos israelíes, que consideraron que el discurso que realizó el lunes en el Monumento al Holocausto fue «frío y abstracto».
«Ha omitido mencionar que los alemanes o los nazis participaron en la masacre, no utilizó ni una sola palabra para pedir perdón o, al menos, expresar remordimiento o compasión por las víctimas», señaló el rabino Meir Lau, del Memorial Yad Vashem.
«Durante la Shoah [Holocausto], seis millones de santos fueron asesinados, no muertos», subrayó el ministro israelí de Interior, Elie Yihsai, criticando los términos usados por el Papa.
Siriako eta Libanoko agintari militarrek bilera egin zuten atzo Beiruten, «terrorismoaren eta biek etsai duten Israelen aurkako borrokan elkarlana eta harremanak indartzeko».
El mufti de Jerusalén, Mohammad Hussein, instó ayer al Papa Benedicto XVI a «jugar un papel activo para acabar con la agresión israelí contra los palestinos», durante la visita del líder católico a la Explanada de las Mezquitas de Jerusalén, el tercer lugar sagrado del Islam.
«La paz y la seguridad de esta región ha desaparecido hace décadas y no podrán recuperarse más que con el final de la ocupación israelí y la recuperación de la libertad y de sus derechos por parte de nuestro pueblo», proclama Hussein.
«Aspiramos a que Su Santidad juegue un papel activo para acabar con la agresión israelí contra nuestra pueblo, nuestra tierra y nuestros lugares santos en Jerusalén, Gaza y Cisjordania», añadió.
Benedicto XVI es el primer Papa católico que accede a la Explanada de las Mezquitas.GARA