GARA > Idatzia > > Euskal Herria

BAIGORRI

Irulegiko sotoaren bestak eta Euskal Trails lasterketek bat egingo dute

Baigorriko bailaran hilaren 22an eta 23an urtero antolatzen diren bi ekitaldi esanguratsuk bat egingo dute, Irulegiko ardoaren sotoaren bestak eta Euskal Trails mendi lasterketak. Mendi autoz, zaldiz edota oinez Irulegiko mahastiak ezagutzeko aukera eskainiko da bi egunetan zehar. Afaria eskainiko da, Garaziko Nafarroako Lizeoko sukaldaritza irakasleek egina. Euskal Trailsek aurten bere marka hautsi du, 700 lasterkarik parte hartuko baitu. Martxoaren hasierarako jada ez zen geratzen parte hartzeko tokirik, eta itxaron zerrenda luzeak dira. Euskal Raid elkarteak antolatzen duen ekimena arrakastaren jantziarekin heldu da berriro ere Baigorrira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo