GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Gastronomia

Txokolatearen Egunetan, 400 urteko tradizioa ospatuko dute Baionan

Baionara txokolatearen jakituria ailegatu zenetik 400 urte betetzen diren urtean, besta giro berezia zabalduko du txokolatearen bestak. Portugaldik ihesi zetozen juduak Baionan ezarri ziren eta txokolatearen jakituriaren jabe zen Estatuko lehen hiria bilakatu zen Lapurdiko hiriburua. Hiriak txokolatearekin duen loturaren historia ezagutarazteko ekimen anitz izango dira. Posta zerbitzuak hamar zigiluz osatutako liburuxka argitaratuko du urteurrena ospatzeko. Hilaren 22tik 24ra bisita gidatuak, txokolatea egiteko tailerrak eta ekitaldi animatuak izango dira. Gastronomiari lotuak diren ekimen ugarik ere girotuko dituzte karrikak, eta txokolategile artisauek beraiek egindako berezitasunak eskainiko diete bisitariei, baita jaki ugari txokolatetan bustitzeko aukera ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo