LITERATURA
Maiatz solasaldiak izango dira gaur eta bihar Baionako Euskal Museoan
Gaur abiatuko dira Maiatzek Baionan antolatzen dituen literatura solasaldiak. Arratsaldeko 18.30ean Odon Noblia eta Xabaltxen aurkezpe- naren ondoren, Eñaut Etxamendiren «Idazlanen lehen bilduma» aurkeztuko da, irakurketa, hitzaldia, musika eta kantua uztartuko dituena. Bihar, bestalde, ordu berean, Peio Jorajuria eta Mixel Thikoiperen aurkezpenaren ondoren, Antton Lukuren «Euskal kultura?» obra berriaren aurkezpen eta mintzaldia egingo da.