TRINKETEA
Binakako txapeldunak faborito aterako dira Angeluko Torneoan
Ibarrola eta Ozafrain, binakako txapeldunak, faborito aterako dira gaur iluntzean, 20.00etatik aurrera Angelun jokatuko den bertako torneoko finalean. Nafarroa Behereko bikoak, Xalaren eta Waltariren aurka jokatuko dute. Txapeldunek Sorhuet eta Etxeto, binakako finalean aurrez aurre izan zituzten berberak, kanporatu zituzten finalerdietan, eta lapurtarrak eta kubatarrak, berriz, Etxeberri eta Harizmendi. Norgehiagoka honek sekulako ikusmina piztu du, eta Emak Hor trinketeko harmailak leporaino beteko dira, sarrerak agortu baitira.