Kukai eta «Sokak», kaleko ikusleak dantza garaikidera lotu nahian
Leioako hamargarren Umore Azokak kale ikuskizunez beteko du Bizkaiko herri hau lau egunez. Konpainien eta kontratatzaileen artean gero eta indar handiagoa duen hitzordu honetan, 53 ikuskizun aurkeztuko dira, horietatik hemezortzi euskal sortzaileenak, eta hauen artean hamahiru, estreinaldiak. Bertan izango da Kukai dantza taldearen «Soka». Jon Maya eta Pantxika Telleriak sortutako lan honek kalera aterako du dantza garaikidea.
Ane ARRUTI | DONOSTIA
Dantza antzokietatik kalera ateratzeko jauzia eman du Kukai dantza taldeak. Gipuzkoako soka-dantza oinarri hartuta, «Soka» izeneko ikuskizuna prestatu dute. «Edukiak mantentzen saiatu gara eta, horien artean, dantzaren bitartez gizartearen bateratzea, norgehiagoka, eskaintza, dantzari bakoitzaren aurkezpena plazaren edo jendearen aurrean eta festa irudikatzen dira. Elementu horiek guztiak barneratuta daude baina lengoaia koreografiko ezberdin baten bidez», azaldu zuen Jon Maya zuzendari eta koreografoak. Ikuskizun honetan, kanpotik begiratzea tokatu zaio errenteriarrari baina atzo azaldu zuenez, «prozesuaz gozatzen ari naiz baina konturatu naiz momentuan ez dakidala zer egin. Hala ere, zazpi dantzari gara taldean eta izango da aukerarik dantza egiteko ere».
Pantxika Telleria izan da, Maya eta Kukairekin lehen aldiz elkarlanean, koreografia prestatu duena eta orain arteko bideari bira bat eman diona. Bost dantzari eta bi perkusionistak osatzen dute «Soka» ikuskizuna. «Plazer bat izan da aurkitzea dantzari talde bat hizkuntza batean murgildua, baina oso fite digeritzen zuena nik proposatzen niena», adierazi zuen.
Kalerako pentsatutako ikuskizuna izaki, formatu erabat zirkularra hartzen du eta igeltsua erabiltzen dute espazio eszenikoa markatzeko. Mayak azpimarratu zuen sentsibilizazio prozesu horretan oso garrantzitsua dela dantza kalera, jendea dagoen tokira eramatea.
Musika ere zuzenean jotzen dute bi perkusionistek. Iñaki Telleria da horietako bat: «Soka-dantzaren erritmoak aintzakotzat hartuz, dantzariek gorputzaren bitartez transmititzen ziguten lan horren inguruan saiatu gara musika hau ikuskizunera batzen», azaldu zuen. Iñaki Telleriaren esanetan, arte diziplina hau jende artera iristeko ideia paregabea da kalean egitea: «Jende asko dago pasieran gelditu eta ikuskizun osoa ikusten gelditzen dena. Seguruenik sekula ez zitzaien bururatuko antzoki batera joatea eta modu honetan, agian, bai».
Probako emanaldi batzuk egin badituzte ere, estreinaldia ostiral eta larunbat honetan egingo dute, Leioako Umore Azokan.
Hamahiru estreinaldi
Leioako kaleko artisten Azokak 1995. urtean egin zituen lehenengo saiakerak eta 2000. urteaz geroztik kaleko ikuskizunen erreferente bihurtu da. Ikusi besterik ez dago gero eta konpainia gehiagok Umore Azoka aukeratzen dutela euren lanak estreinatzeko. Aurten 53 ikuskizun aurkeztuko dira, horietatik 18 euskal sortzaileenak, eta horien artean hamahiru estreinaldiak izango dira. Guztia, herriko hamabi txokotan.
Kukubiltxo taldeak bi lan aurkeztuko ditu Leioan. Alde batetik, Euskal Etxeen plazan egingo duten «Parrastatze» ikuskizunarekin esperimentatzen daudela adierazi zuen Josu Camarak, «argudio filosofikoa dauka, aitzakia bat da guretzat, poltsaz gainezka kalera atera eta kontsumoaren aurrean, kritika egiteko baino, barre egiteko». Bigarrena ere, «Morttimer» izenekoa, bihar estreinatuko dute Ikea Berri plazan. Estartetxe kalean, berriz, Pikor Teatrok «Ellas bailan solas» aurkeztuko du.
Ostiralean ere egongo da non aukeratua, ia berrogei emanaldi inguru eskainiko baitira eguerdiko 12.00etan hasi eta gauerdira arte. Debote Enbote taldeak, esaterako, «Argotu» lana estreinatuko du. «Zirku familia bateko hiru anaiek gurasoen tradizioari eutsi nahiko diote, baina zirkua zenbaki gorritan sartuko da», azaldu zuen taldeko Lucianok. Trapu Zaharrak konpainia Kutxa Metafisikoan izango da iluntzean, «¡Vaya ganga!» lanarekin. Ados Teatrok «esperientzia sentsitiboa» lantzen duen «Emotikon» ikuskizuna prestatu du eta La Pez taldeak immigrazioari buruzko ikuspuntu benetan bitxia eskainiko du. «El show de la patera rosa»k jolas bat proposatzen du, Iru antzezleak azaldu zuenez, «itsas-bidaia batean bost gazte immigrante ezagutu genituen eta beraiekin antzerki tailer bat egin genuen».
Teatro Salitrek ere «On egin, mon amour» emanaldi barre-arazlea aurkeztuko du. Larunbatetik aurrera ere izango dira estreinaldiak. Euskal konpainiei dagokionez, Atropecias, Los del tercero, Ados Teatroa, Jon Zabal eta Ganso Clown & Cia arituko dira Leioako kaleetan. Bestalde, beste zenbait talde euskaldunek ere parte hartuko dute Umore Azokan. Horien artean dira En la lona, Hipnopia, Malakaiko, Turukutupá eta EHUko antzerki taldea.
En las primeras dos ediciones de la Umore Azoka sólo participaron compañías del Euskal Herria y el Estado español. Poco a poco, la oferta se ha extendido hasta los cinco continentes. Además de las 17 compañías vascas, Leioa acogerá a artistas callejeros del Estado español, Bélgica, Estado francés, Canadá, Australia, Japón, Chile y Lituania. Son grupos conocidos con ganas de mostrar sus últimas creaciones o artistas que acaban de empezar y buscan su primera oportunidad. En esta edición visitarán la Umore Azoka compañías como Teatro Gestual de Chile, que ofrecerán el espectáculo «Fisura-dos»; Los 2Play de Catalunya, con la obra «Comeback»; Marie Anne Dirckx, de Bélgica, que estrenarán por primera vez en el Estado español la obra «Fleur», al igual que la compañía japonesa Sivouplait, con su «Silences Amusants», o los lituanos The five bleeding heads man y su «Pulp show».
Como todos los años, la Umore Azoka repartirá dos premios: uno de ellos al mejor espectáculo de calle y el segundo al mejor espectáculo de calle vasco. Además de la muestra de las distintas obras, se han organizado varias actividades alrededor de este certamen, como los encuentros profesionales de las artes escénicas de calle que tendrán lugar en viernes y el sábado en la sala de conferencias de Kultur Leioa y el tercer Maratón Fotográfico, abierto a la gente de todas las edades, premiará las mejores instantáneas de la feria durante toda la jornada del sábado. A.A.
Leioako Umore Azokan bi emanaldi egingo dituzte eta datorren astean, Valladolideko kaleko Nazioarteko Arte Jaialdian izango dira, orain bi urte «Taupadak» ikuskizunarekin egin zuten bezala.
Pasa den martxoaren 30ean, Tanttaka eta Kukaik Arte Eszenikoen Max saria lortu zuten Mireia Gabilondok zuzendutako «Hnuy illa» ikuskizunarekin. Orain, kalera irten dira dantza jendeari gerturatzeko asmoz.
La compañía Ertza que dirige Asier Zabaleta estrenará este sábado en Donostia el espectáculo «Zoo. Bestias trajeadas», que cerrará el V. Circuito de Danza Contemporánea. Es una obra en la que Zabaleta y otros cinco bailarines invitan a observar el parentesco de los comportamientos animales y los instintos del ser humano «que todavía insistimos en esconder», explicó Zabaleta. «Aunque los camuflemos o sofistiquemos, los orígenes se mantienen ahí. Son comportamientos que no controlamos y se nos escapan», añadió.
Los personajes de la obra aparecen muy estereotipados, pero al mismo tiempo, sus actitudes son muy cercanos: marcar el terreno, mostrar el poder, el cortejo, la seducción... «Hemos recreado un zoo porque hay bastantes similitudes con el teatro. Con una escenografía muy sobria y fría -una jaula sin rejas-, hacemos hincapié en la libertad del ser humano y lo difícil que se nos hace esa libertad, que normalmente nos creamos nuestras propias jaulas», señaló Zabaleta. El espectáculo, de una hora de duración, será este sábado a las 20.00 h. en la casa de cultura de Egia.