GARA > Idatzia > > Kirolak

BIGARREN MAILA

Joxe Ugarteburu gailendu da Gipuzkoako txapelketako lehen saioan

J.L. | DONOSTIA

Joxe Ugarteburu gailendu zen atzo Beasainen jokatu zen Gipuzkoako Bigarren Mailako lehen multzoko kanporaketan. Hiru ziren ordea, finala jokatzeko txartela eskuratzen zutenak, eta Ezkio Itsasokoarekin batera, Mugertza II.ak eta Dorronsorok lortu zuten txartela.

Azken honek eman zuen ezustea, bera ez baitzen agertzen faboritoen artean, baina Zeraingoak lan ona egin zuen, eta aurrera egiteko txartela lortu zuen.

Finaletik at geratu zena, Mugertza III.a izan zen. Mutrikuarra iazko finalean izan zen, baina aurten ez du jokatzerik izango, laugarren amaitu baitzuen. Bigarren kanporaketa Andoainen jokatuko da ekainaren 24an, eta finala Mendaron izango da uztailaren 26an.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo