Literaturia
Joseba Irazoki eta Petti beratarrek musika jarriko diete Literaturiako letrei
Herri osoaren parte hartzearekin, egitarau oparoa prestatu dute Literatur Eskolako kideek, Larrabetzun gaur hasi eta igandea bitarte ospatuko den Literaturiarako. Euskaraz egindako literatura protagonista bakar izango duten jardunaldietan baina, letrei garrantzia berezia ematen dieten bakarlariak izango dira entzungai. Bidezidorretatik barna gaur Petti beratarra hurbilduko da Larrabetzuko Hori Bai gaztetxera, eta bihar berriz Joseba Irazoki herrikidea (23.00etan). Jardunaldiak gaur iluntzean abiatuko dituzte, Hedoi Etxarteren «Suzko Lilia» errezitaldiarekin.