
Dantza
Kukai eta Tanttakak «Hnuy Illa» ikuskizun saritua emango dute Gasteizen

Kukai eta Tanttaka konpainien «Hnuy illa» euskal antzezlanak Ikuskizun Hasiberri Onenaren Saria jaso zuen iragan Max sarietan. Joseba Sarrionandia idazleak «Hnuy illa nyha majah yahoo» liburuan bildutako zenbait olerkitan oinarrituta dago Mireia Gabilondok zuzentzen duen lana, eta aurrerapauso nabarmena ekarri du bi konpainiek batera egindako bidean.