GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Ainara Maia Urrotz Brno

Brnoko uda berria

Pragako udazken udaberritu hura pasa zen. Brno hirira itzuli nintzen, Milan Kunderaren sorterrira. Uda berri baten atarian, Brno udaren iragarle fina da: Milan Kunderari buruzko hitzaldiak izan ziren pasa den astean.

Eta bitartean, hauteskunde-kanpaina. Txekiar Errepublikan Alderdi Poetiko bat aurkeztu zuten zenbait poetak eta intelektualek.

Moraviako Brno hiriko haize epelak Milan Kunderaren hitzaldien hitz batzuk ekarri dizkit. Zein da poesiaren zeregina? Poesiak ez gaitu ekaineko eguzki zuriak bezala itsutu behar, baina bai izaeraren une bat ahaztezin bilakatu eta nostalgia jasanezin egin.

Eta 1968ko Pragako maiatza gogoan, ekainean nago uda berri baten atarian; Euskal Herrian alderdi poetiko bati eman nahi nioke boza. Niretzat ez dago bizitzarik poesiarik gabe, sentitu gabe. Poesia ez dago inongo arrazoiren botere-gosearen menpe eta libreki elkartzen da nahi dutenekin.

Udaren hasierako berri freskoak dira hauek: ainara baten antzera hegan, bere habiatik kanpora. Hegoalderantz doa, udazkeneko iparraldea gibelean utzirik eta etorri den ainara honen hegaldiaren berria zuenganantz doakizue. Badirudi ainara bakar batek uda badakarrela, eta maiatza ekainean goxo sartu den bezala, neure maitearekin ametsetan hasi naiz...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo