GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Biarritzek datorren denboraldiko bi partida Anoetan jokatuko ditu

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Biarritzek akordioa itxi zuen atzo Donostiako Udalarekin, eta horren arabera, datorren denboraldiko bi norgehiagoka Anoetako estadioan jokatuko ditu.

Akordio horren arabera, eta atzo arratsaldean Biarritzek baieztatu zuenez, partida horietako bat Avironen aurkako derbia izango da. Neurketa horretarako sarrerak azkar agortu ohi dira, eta Agileran 14.000 ikusle besterik sartzen ez direnez, irtenbide bat eman nahi izan diote arazo horri.

Beste partida, Heineken Kopako lehen faseko bat izango da. Bi norgehiagoka hauek segurtatuta daude. Gero, Heineken Kopako lehen fasea gainditzen baldin badu, ikusiko da zer gertatzen den, baina horren inguruan ez da ezer aipatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo