GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Garoņa: herritarrei edo interes pribatuei entzun?

Segurtasun Nuklearreko Batzorde espainolak (CSN) atzo aurkeztu zuen Garoñako zentral nuklearraren gaineko txostena, joan den ostiraletik jakina denez, zentralaren baimena beste hamar urtez luzatzearen aldekoa dena. Ostirala baino lehen ere espero izatekoa zen CSNren txostenaren edukia. Izan ere, nabarmena izan da zentral nuklearretan izandako irregulartasunei garrantzia kentzeko eta are ezkutatzeko jarrera, Ascoko zentral nuklearrean izandako ihesaren berri ez ematea, kasu, edo Garoñako gorabehera ugariak normaltzat jo izana. Hartara, CSNren neutraltasuna oso zalantzazkoa da. Enpresariak zentralaren baimena luzatzearen alde agertu izan dira; atzo bertan Confebaskek CSNren txostenarekin bat datorren erabakia har dezan eskatu zion Madrilgo Gobernuari. Herritarrek, ordea, behin eta berriz esan dute onartzeko moduko erabaki bakarra zentrala ixtea dela. Arrazoimenak gauza bera eskatzen du, eta PSOEk berak esan zuen, bi hauteskunde kanpainatan, itxi egingo zuela. Orduan ez zuen esan CSNren txostenaren araberako erabakia hartuko zuela eta, beraz, hitza betetzeko modu bakarra ixtea da. Alderdi horretako buruzagiek mezu kontraesankorrak zabaldu dituzte, baina ikusteko dago, zoritxarrez suma badaiteke ere, interes pribatuen aldeko erabakia ala, behingoz, herritarrei entzun ondoren hartu beharko luketena hartzen duten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo