GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Kepa Arizmendi iheslari politikoa garun isuri baten ondorioz zendu da

Baionako merkatu inguruan, bere etxetik oso hurbil, oinez zihoala garuneko odol isuri bat izan ondotik zendu zen atzo Lapurdiko hiriburuan Kepa Arizmendi Elizondoko iheslari politikoa. Hala eman zuen aditzera amnistiaren aldeko mugimenduak. Arizmendiren gorpua Baionako beilatokian da dagoeneko, baina oraindik ez dute jakitera eman noiz eta zein eratan egingo zaion azken agurra errepresaliatu politiko nafarrari.

p020_f01_1609.jpg

GARA |

Atzo, goizeko hamarrak inguruan, hil zen Baionan Kepa Arizmendi Elizondoko iheslari politikoa, kalean oinez zihoala garuneko odol isuri bat izan ostean, amnistiaren aldeko mugimenduak aditzera eman duenez. Bere gorpua Baionako beilatokian dago, azken urte luzeotan bizitoki izan zuen Lapurdiko hiriburuan. Azken agurra noiz eta nola jasoko duen ez dute jakinarazi oraindik, ezustean harrapatu duen heriotza honen ondotik.

Hain zuzen, bere etxe inguruan, Baionako merkatu ondoan zebilela, izan zuen Arizmendik heriotza eragin zion garuneko isuria, amnistiaren aldeko mugimenduaren arabera. Berrogeita hamar urteko nafarra, Elizondon sortua, Baionan iheslari politiko gisa bizi zen azken urteotan. Margolaria zen, Ur taldeko kidea, eta joan den udan hainbat euskal artistarekin batera, Larraldea etxean, Senperen, erakusketa batean parte hartu zuen. Hain justu, berari ateratako argazkia da orriotan jasotakoa, eskuinean, bere argazki bakanetakoa.

Iheslarien egoera

Amnistiaren aldeko mugimenduak, heriotza berri hau salatzeko antolatuko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egiteaz beste, Arizmendiren senideei eta hurbilekoei, «une latz hauetan, adeitasuna eta babesa» helarazi zieten.

Hala, Arizmendiren kasua gogoan, «torturatuak eta espetxeratuak ez izatearren beraien sorterritik ihes egin beharra izan duten euskal herritarrak» ehunka izan direla ekarri zuen gogora amnistiaren aldeko mugimenduak. Alde horretatik, iheslari politiko batek, Poliziaren presioa dela medio, bai atzerrian bai Euskal Herrian dituen bizi baldintza gogorrak nabarmendu zituen.

«Iheslarien aurkako jazarpenak ez du etenik izan eta ugariak izan dira munduko herrialde askotan atxilotu ondoren espainiar polizien edo epaileen esku utzi dituztenak», adierazi zuen amnistiaren aldeko mugimenduak ohar bidez. Bereziki orain hilabete batzuetako kasu bat ekarri zuen gogora: «Gogora ekarri nahi dugu joan den abenduan bertan Poliziak Juan Mari Mujika iheslari politikoa bahitu zuela».

Egoera gogor hori gogorarazteaz gain, are kasu latzagoa nabarmendu zuten ondotik: kasik orain bi hilabetetik desagertua dagoen Jon Anza militante donostiarrarena. Amnistiaren aldeko mugimenduak, larunbat honetarako, nazio manifestazioa antolatu du Gipuzkoako hiriburuan.

El portugalujo Iker Heredia recupera la libertad

El vecino de Portugalete Iker Heredia fue recibido el viernes por decenas y decenas de personas en el que fue su primer ongi-etorri, después de haber permanecido en prisión desde 2002 en el Estado español. El mismo viernes, tras cumplir de forma íntegra la condena impuesta por los tribunales especiales de París, Heredia fue expulsado de territorio francés. En concreto, el joven portugalujo fue trasladado en avión desde París a Madrid, donde finalmente recuperó la libertad.

Heredia, que ha estado preso en las cárceles de Joux La Ville y Fresnes, recibió el primer ongi etorri el mismo viernes.

Pero su recibimiento no ha sido el único, El sábado, y pese a las trabas que puso la Policía autonómica al vetar que el ongi-etorri pudiese celebrarse en la plaza de Oiartzun, los recién liberados Oinatz Arbelaitz, Alain Luna, Egoitz Urbe e Iker Zabala fueron recibido por cientos de personas en un improvisado recibimiento.

Por otro lado, en defensa de los derechos de los presos vascos, ayer fueron 15 los concentrados en Bermeo, 85 en Santurtzi, 30 en Ataun, 30 en Zaldibia, 9 en Legorreta, 10 en Euba, 11 en Zaldibar, 55 en Iurreta, 55 en Laudio, 11 en Añorga, 23 en Altza, 19 en Otxarkoaga y 20 en Zorrotza. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo