GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Buruz Buruzko finalaren ajea

Biharamunak idolo berria ekarri du lehen argi izpiekin

Onenen historian sartu da Irujo, baina garaipen gehiago lortuko dituen pilotaria izan daiteke aurrerantzean.

p047_f01_148x116.jpg

Imanol CARRILLO | DONOSTIA

Pilota garai berri batean sartzen ari ote den galdezka dihardugu azken denboraldi honetan. Pilotarien sasoia, jokoaren bizitasuna, materiala... Faktore ugari izan litezke kirol hau jasaten ari den aldaketaren arrazoi.

Horien «errudun» nabarmenenak pilotariak direla esan daiteke, eta egungo kirolari horien artean bat aipatu beharko bagenu, hori Juan Martinez de Irujo izango litzateke. Iberokoaren poza ez da harritzekoa Buruz Buruko Txapelketako azken garaile bihurtu baita.

Olaizola II.aren aurka jokatutako neurketaren ostean pozik agertu zen prentsaurrekoan Iberokoa, eta Iruñeko La Runa sagardotegira abiatu zen familiarekin eta lagunekin batera garaipena gustura ospatzeko.

Atzo ajeak jota esnatuko zen ziur asko Irujo, baina, esan ohi den bezala, urtean behin ez du kalterik egiten. Halere, ez da urteko bakarra izan. Martxoan Binakako Txapelketa irabazi zuen Goñi III.arekin batera. Beraz, bi ospakizun izan ditu oso denbora gutxian.

Aspeko aurrelaria odol beroko pilotaria da, eta hirugarren txapela irabazteak zer esan nahi duen ondo asko daki, edo baliteke oraindik horretan pentsatzeko denborarik eduki ez izana. Beno, egunak igaro ahala, ajea pasatzen zaion bitartean, lortutako merituaz ohartzen joango da nafarra. Oraingoz, behintzat, aurrerapen txiki bat egin dezakegu.

Donostiako Atano III.a pilotalekuan lortutako garaipenak historian sartzeko balio izan dio. Izan ere, Buruz Burukoan gutxienez hiru txapel lortu dituzten pilotarien multzoan sartu da nafarra, eta, hori gutxi balitz, kirolari hauen artean bigarren pilotaririk gazteena da, Ruben Belokiren atzetik -Burlatakoak 20 urterekin lortu zuen lehen txapela, eta Iberokoak 22rekin-.

Juan Martinez de Irujo 1981eko azaroaren 4an jaio zen. 2003ko ekainaren 6an egin zuen debuta Iruñeko Labrit pilotalekuan. Orain, 27 urte dituela, bere zazpigarren txapela lortu du: Buruz Burukoa 2004ean, 2006an eta 2009an; Binakakoa 2005ean, 2006an eta 2009an; eta Lau eta Erdikoa 2006an.

Pilotaren garai berria iritsi ote den aipatu dugu hasieran. Azken denboraldi honetan Irujoren eta Olaizola II.aren arteko lehiak klasiko bihurtzen ari dira, historian izan diren beste batzuen tankerakoa: Retegi II.a eta Ladis Galarza; Beloki eta Eugi; eta Retegi II.a eta Joxean Tolosa.

Lesioak

Irujok oso txapelketa serioa eta bikaina egin duela aitortu beharra dago. Jokatu dituen lau partidatan oso maila ona erakutsi du, eta datozen urteetan oso kontuan hartu beharreko pilotaria izango da. Hala ere, kirolari askok beldur handia diete lesioei, eta Irujok asko daki horri buruz.

2007. urtea ezabatuta izango du aurrelari nafarrak bai egutegitik bai eta burutik ere. Izan ere, bere eskuin sorbaldako zuntz haustura bategatik bi hilabete eta erdi baino gehiago jokatu gabe egon ostean, ezkerreko bizepsean beste haustura bat egin zuen.

Baina arazoak alde batera utzi dituela dirudi. Bere jokorik onena berreskuratu du Patxi Eugi botileroaren ondoan -Agoitzekoak ere hiru txapel lortu zituen, 1996, 1999 eta 2000n-. Orain, behin historiako onenen multzoan sartuta, hiru txapel baino gehiago lortu dituzten pilotarien marka lortzea izango da Irujoren helburua. Julian Retegik 38 urterekin lortu zuen hamaikagarren eta azken txapela, beraz, markak hausteko denbora badu oraindik.

Un pelotari con derecho a estar feliz

El protagonista número uno del domingo, y de ayer, era un feliz Juan Martínez de Irujo. Tras una larga noche de celebración junto a amigos y familiares, el delantero de Ibero se mostraba satisfecho por la victoria cosechada en el Atano III de Donostia.

Las palabras de su padre le llegaron al corazón. «He leído en la prensa algo que dijo mi padre: `Estoy orgulloso de mi hijo'. Y eso te llega al corazón. Bastante tiene con aguantarme», reconocía ayer Irujo.

Respecto al logro de la tercera txapela del Manomanista y su gran juego, el pelotari de Ibero señaló que «no me considero el número uno» ya que «hay un nivel terrible en el cuadro de pelotaris».

Una vez lograda su séptima txapela como profesional, el delantero descansará y se dedicará «a tomar el sol y a desconectar», afirmó.

Por otro lado, el partido del domingo que retransmitió ETB-1 fue la tercera final más vista de la historia del Manomanista, con una audiencia media de 200.000 telespectadores, y una audiencia acumulada de 358.000 personas en la CAV y su área de influencia. I. CARRILLO

zazpigarrena

Igandekoarekin Juan Martinez de Irujok zazpi txapel lortu ditu jada profesionaletan: Buruz Burukoa 2004an, 2006an eta 2009an; Binakakoa 2005ean, 2006an eta 2009an; eta Lau eta Erdikoa 2006an.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo