GARA > Idatzia > > Kultura

LEHIAKETA

Euskal Antzerki Topaketako kartel lehiaketako lanak, Azpeitian ikusgai

Azpeitian ospatuko den Euskadiko 27. Euskal Antzerki Topaketan kartel lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa osatu du herriko Udalak. Horrela, herritar guztientzat zabalduko dira eta Ikusleen Saria bultzatu nahi dute. Aurten 47 bat obrek osatu dute erakusketa, Arte eta Diseinu Zentroaren laguntza izan duena. Betherrameko erakusketa aretoan izango da gaur eta hilaren 21a artean. Arratsaldez egongo da zabalik, 18.00etatik 20.00etara, eta igandeetan 12.00etatik 14.00etara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo