GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA | Koldo Aldabe 2009/6/17

Lasterketa

OME Osasunerako Mundu Erakundeak duela egun batzuk ofizialtzat jo zuen H1N1 gripea pandemia bilakatu zela, gaitzaren larritasunagatik baino gehiago haren hedapen geografikoarengatik.

Malaria, dengea eta beste gaitz batzuk ez bezala, lehen munduko ere egin zaigunez, farmazia industriak lasterketa zoroari ekin zion H1N1 gripearentzako sendagai edo txertoaren bila. Bi multinazionalek, Baxter-ek eta Novartis-ek, patentatu dute eurena, eta ohiko metodoak ibili beharrean (birusa arrautzetan haztea) zuzenekoak erabili dituzte, emaitzak ere azkarrago izan zitezen.

Txertoak merkaturatzeko prest, Novartisek aurreratu du ez duela musu truk emango herrialde pobreetan; lehen munduan nahiko eskari badu dagoeneko, eta diru truke ere ez du banatuko, adibidez, Afrikan. Gizateriaren salbatzaile direla esango dute, gainera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo